Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Liburuak eskuragarri daude igerilekuko solariumean

2017(e)ko uztailaren 4a, asteartea - 11:16etan eguneratua

URNIETA – Urnietako Udalak igerilekuko erabiltzaileen irakurzaletasuna bultzatu eta aisialdia hobetze aldera liburu, ipuin, aldizkari eta komikiak jarri ditu haien eskura iragan urtean zerbitzuak harrera ona izan zuela kontuan edukita. Hala, aurten ere, solariumean dauden bitartean eskaintza horretaz gozatzeko aukera izango dute erabiltzaileek. Liburuak apalategitik edozein momentutan hartu ahalko dira, eta, ondoren, harturiko lekuan utzi beharko dira bueltan. Zerbitzua igerileku garaia amaitu arte egongo da erabilgarri. – A.M

Herramientas de Contenido