Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Nafarroa inguruan irteera egingo dute Aizkardiko mendizaleek

2017(e)ko uztailaren 5a, asteazkena - 12:55etan eguneratua

VILLABONA – Iganderako irteera antolatu du Aizkardik Nafarroan. Ibilbide zirkularra egingo dute Belagua inguruan: La Contiendatik abiatuta, Añelarrara (2.338 metro) igoko dira eta jarraian Auñamendi (2.504) igoko dute. Berriro lehengo tokira bueltatuko dira Col de Anitikan. Izena emateko 649 717 182 telefonora deitu behar da 20.00etatik 22.00etara edo Aizkardi aretora gerturatu bihar. Irteera honen iraupena sei ordu ingurukoa izango da eta ibilbideak 16 kilometro ditu. – M.S.S. 

Herramientas de Contenido