Fermintxo Rock jaialdia txozna guneko egitarauan

Jueves, 6 de Julio de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Herriko Kalera taldeak joko du gaur gaueko rock jaialdian.

Herriko Kalera taldeak joko du gaur gaueko rock jaialdian. (Argazkia: utzitakoa)

Galería Noticia

Herriko Kalera taldeak joko du gaur gaueko rock jaialdian.

lesaka- Azken urteetako ohiturari eutsiz, Lesakako Sanferminetako txozna-gunean ere egitarau zabala osatu du Txozna Batzordeak. Joan den urtean bezala, karpa baten azpian antolatuko da aurten ere txozna-gunea. Gaur arratseko 9:30ean hasita, Fermintxo Rock jaialdia izanen da, Zakill, Nekez, Kalera eta Sarkor taldeekin. Aitzinetik, gaur goizeko 10:00etan gosaria eta txoznen irekiera eginen dute eta txupinazoaren ondotik, 13:00etan Euskal Presoak San Ferminetara kalejira eginen dute.

San Fermin egunean, ortziralean 20:30ean Tokan2 La Polla eta Tirri&Tery taldeak txozna-gunean izanen dira.

Larunbatean, ohikoa denez, egun osoan Peñen besta denez, ez da aparteko ekitaldirik izanen txozna-gunean, baina 23:00 Reimy ariko da.

Igandean, 18:00etan Txozna-gunean haurrendako kamixeta tailerra eginen dute (kamiseta zuria etxetik eraman). Gero, Mural kolektiboa eginen dute eta 20:00etan Bi zaldi taldearen kontzertua.

Astelehen gauerdian, azkenik, Gaixoa ni? Gaixoa zu! eginen dute txozna-gunean ere, bestak bukatzeko.

Gaur egun Buruztanka Gaztetxea, Gure Esku Dago, Presoen aldeko mugimendua eta Bihotzkada kolektiboa ari dira parte hartzen Txoznetako Batzordean eta, aipatzen dutenez, “herriari besta gune alternatibo oso bat eskaini nahi diogu, dagoenari deus kendu gabe bertze zerbait gehituko diona, positiboan”.

Txozna-gunetik aparte, Tantirumairu ikastolak ere bere ostatua antolatu du Zabaleta dorrearen beheitian eta ortzegunean, ortziralean eta igandean irekiko du. - A.A.A.