Esklerosi anizkoitzagatik ‘bustitzeko’ kanpaina egingo da Ordizian

2017(e)ko uztailaren 6a, osteguna - 12:45etan eguneratua

ORDIZIA – Gipuzkoako 15 puntutan ospatuko da igande honetan Esklerosi Anizkoitzaren aldeko kanpaina. Ordiziak ere bat egingo du, eta parte hartu nahi dutenek, uztailaren 9an Ordiziako Majoriko udal igerilekura joan beharko dira. Bertan, igeri edo busti egin beharko dira. Jardunaldiaren amaieran igeri egindako metro guztiak zenbatuko dira gaixotasun sendaezin hau jasaten duten pertsonen aldeko ekitaldian. – M.A.