Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Alegiako Larraitz auzoko mendebaldea eraberrituko da

Auzotarrek aparkalekuak berrantolatzea eta irisgarritasun baldintzak hobetzea lehenetsi dute

Viernes, 7 de Julio de 2017 - Actualizado a las 06:12h

Alegiako Larraitz auzoko mendebaldea, autoak espaloi gainean aparkaturik.

Alegiako Larraitz auzoko mendebaldea, autoak espaloi gainean aparkaturik. (n.g.)

Galería Noticia

  • Alegiako Larraitz auzoko mendebaldea, autoak espaloi gainean aparkaturik.

Alegia- Larraitz Auzoko Mendebaldea Eraberritzeko eta Hiritar-tzeko lanek badute hasiera eguna. Uztailaren 17an ekingo zaie lanei eta Udalaren aurreikuspenen arabera, urtebeteko epean amaituta izango dira. Aparkalekuak berrantolatu eta irisgarritasuna hobetuko da proiektuaren bitartez.

Auzoko bizilagunak izan dira auzoaren etorkizuna nolakoa izango den aukeratu dutenak. Parte har-tze prozesu batean, auzoari ikusten zizkioten gabeziak eta etorkizunean auzoak izan behar zuen itxuraren berri emateko aukera izan zuten herritarrek.

Udalak horiek guztiak bildu eta proiektuaren arduradun teknikoei helarazi zizkien. Bi proposamen diseinatu ziren eta auzotarrek bozka bidez aparkalekuak lehenesten zituen aukera hobetsi zuten.

Gauzak horrela, auzoaren eraberritze osoa egingo da. Alde batetik, aparkalekuen berrantolaketa bat egingo dute aparkalekuak ezartzeko dagoen espazioa ahalik eta modurik eraginkorrenean aprobetxatzeko helburuarekin. Bestetik, irisgarritasunaren alorrean ere hobekuntzak egingo dira. Lurzorua plataforma bakarrean jarriko da eta gaur egun dauden koska eta irisgarritasunarekin lotura duten bestelako oztopoak ezabatuko dira.

Horrekin batera, auzoko azpiegitura guztiak ere berritu egingo dira. Horien artean nabarmentzekoak dira ur zikinen saneamendua eta argiteria. - M.S.S.

Herramientas de Contenido