Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Ezozi auzoko festak abiatuko dituzte gaur Soraluzen

Feria, kirol probak eta bestelako ekintza ugari izango dira astelehenera bitartean nekazal auzoan

Viernes, 7 de Julio de 2017 - Actualizado a las 06:12h

soraluze- Ezoziko bizilagunek urteko festak ospatuko dituzte gaurtik astelehenera bitartean. Urtero bezala, ekintza ugari izango dira nekazal auzoan.

Egitaraua abiatzeko txorizo egosia banatuko dute gaur (20.00etatik aurrera) auzoko elkartean.

Bihar, berriz, San Andres jaietako II. Feria (10.00etan hasita), Asier eta Iñakiren omenezko pilota txapelketaren finalak (19.00), trikitilariek alaitutako herri afaria eta Bide Batez taldearekin erromeria (23.00) egongo dira.

Igandean Iñaki Ruizen omenezko mendi lasterketa jokatuko da (10.00) eta horren ondoren meza (12.30), trikitilari eta bertsolarien saioa (13.00), pilota partidak (13.30), zezentxoak eta poniak (18.30), bolo-txapelketa (19.00) eta afaria izango dira. Hori bai, festak astelehenean jarraituko du. - J.L.