Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Goierriko Rallyesprintak 9.703 euro bildu ditu

Martxoan jokatu zen IV. edizioa eta ateratako diru etekin osoa Aspanogi elkarteari eman diote antolatzaileek

Viernes, 7 de Julio de 2017 - Actualizado a las 06:12h

Antolatzaileak, udal ordezkaria eta Aspanogiko zuzendaria. M.A.

Antolatzaileak, udal ordezkaria eta Aspanogiko zuzendaria. M.A.

Galería Noticia

  • Antolatzaileak, udal ordezkaria eta Aspanogiko zuzendaria. M.A.

lazkao- Goierriko Rallyesprintaren laugarren edizioa ospatu zen martxoan eta antolatzaileek hasieratik esan zuten aurtengo ekitaldia ere “solidarioa” izango zela. Horrela, egun horretan ateratako diru etekinak Aspanogirentzat, minbizia daukaten haurren familien Gipuzkoako elkartea, izango da. Guztira, 9.703,59 euro bildu dituzte. Asteazken arratsaldean elkartu ziren antolatzaileak eta Aspanogiko zuzendaria, Bittor Andonegi, Lazkaon, jasotako dirua emateko.

“Gure helburua minbizia duten umeei eta haien familiei ahalik eta laguntza gehien ematea da eta asko eskertzen dugu, bihotzez, taloi potolo hau jasotzea”, azaldu zuen Andonegik eta gaineratu zuen oraindik ere, tamalez, ekarpenak beharrezkoak direla: “diru lagun-tzak beharrezkoak zaizkigu oraindik ere laguntzak, familiei zerbi-tzu onenak eman ahal izateko. Hala ere, Aspanogik bere eginbehar eta betebeharrekin jarraituko du”.

diruaz haratagoAndonegi bereziki hunkituta agertu zen ekitaldian eta argi utzi nahi izan zuen ekarpen ekonomikoaz gain, “jendearen berotasuna” ere asko eskertzen dutela: “gure helburuetako bat da gure errealitatea ezagutaraztea eta ekitaldi honen bidez hori lortzen dugu”. Gainera, Goierriko Rallyesprintak Aspanogi gogoan izatea “ohore” bat dela nabarmendu zuen zuzendariak eta datorren urteko edizioan jasotako dirua beste elkarteren bati ematea erabakitzen bada ere, haien lagun-tza hor izango dutela adierazi zuen Andonegik.

Ibai Agirre antolatzaileetako bat da eta aurreratu zuen bosgarren edizioak ere ildo beretik jarraituko duela eta jasotako dirua elkarte bati bideratuko zaiola, baina oraindik ere ez zuen aurreratu zein izango den aukeratua. - M.A.

Herramientas de Contenido