Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Nafarroako hamaika txapelketa eta sokatira eta motozerrako San Fermin txapelketa, bihar, larunbatarekin, Foruen plazan hasiko den herri-kirolen programa

12:00etan hasiko dira saioak egunero, uztailaren 8an hasi eta 14ra bitartean

PAMPLONA.ES - Viernes, 7 de Julio de 2017 - Actualizado a las 21:14h

Beste behin ere, Foruen plazak ohiko herri kiroletako txapelketa eta erakustaldiak hartuko ditu, uztailaren 8tik 14ra bitartean, eguerdian. Bihar hasiko da hain errotua dagoen tradizio handiko ekimen hau. Aurtengoan, Nafarroako 11 txapelketa, 4 x 4 sokatirako eta motozerrako San Fermin lehiaketak, eta erakustaldi ugari izanen dira, diziplina, adin eta sexu orotako jendearen eskutik.

Trontza izanen da bihar protagonista, Nafarroako lehen mailako gizon eta emakumeen txapelketa bitarte. Horren ostean bi erakustaldi izanen dira. Batetik, Aimar Irigoien harri-jasotzaileak pisu eta forma desberdineko harriak jasotzen duen trebetasuna erakutsiko du, eta bestetik trontzarena, baina abiadurako modalitatean, non partaide bakoitzaren denborak neurtuko diren. Igandean, Nafarroako beste bi txapelketa izanen dira: aizkolariena, bikoteka, eta gurdi-jasotzaileena. Saioa amaitzeko, erakustaldia eskainiko du Inaxio Perurena harri-jasotzaileak.

Astelehenean Nafarroako beste hiru txapelketa izanen dira. Eguerdian, saioa hastearekin bat, txinga-erutekoak izanen dira, gizonezko eta emakumezkoen kategorietan, eta horien ostean, zama-jasotzaileena. Hiru txapelketa izanen direnez gero, ez da egun horretan erakustaldirik programatu. Herri kirolen programazioa erdira iritsiko da uztailaren 11n, gaztetxoan arteko beste bi Nafarroako txapelketekin: 3. kategoria aizkolariena, eta kadete mailako trontzalariena. Erakustaldiak ere izanen dira, kimuak mailako proba konbinatuak, hain zuzen ere.

Uztailaren 12an, asteazkenarekin bat, Foruen plazan sokatirako San Fermin 4 x 4 txapelketa mistoa eginen da. Egunekoa amaitzeko, bi erakustaldi izanen dira: lehenik aizkolari emakumeena, eta jarraian Kañamares anaiena, zeinek taulak eginen dituzten, eta enborrak aitzurraz moztu. Jaietako azkenaurreko egunean motozerralarien ohiko San Fermin Saria jokatuko da, aurten hemeretzigarrenez, bai eta Nafarroako ingude-jasotzaileen txapelketa ere. Amaieran, zama-jasotze erakustaldi bat izanen da. Programazioa 14an amaituko da, ostiralarekin, Nafarroako harri-jasotzaileen txapelketarekin. Horrez gain, beste bi erakustaldi ere izanen dira: lehenik, Iker Vicente eta Ruben Saralegi aizkolariek kana-enborra moztuko dute, eta segidan motozerrarekin zurezko irudiak egitekoa.

Últimas Noticias Multimedia