Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Bihar eginen den txistularien alardea kontrabandoari buruzko istorioak ekarriko ditu gogora

Sábado, 8 de Julio de 2017 - Actualizado a las 19:46h

Celebración del 57 Alarde de Txistularis bajo el título "Kresalaren Hotsak".

Celebración del 57 Alarde de Txistularis bajo el título "Kresalaren Hotsak". (JAVIER BERGASA)

Galería Noticia

  • Celebración del 57 Alarde de Txistularis bajo el título "Kresalaren Hotsak".

Euskal Herriko Txistulari Elkartearekin elkarlanean antolatuta, 58. ediziora iritsiko da aurten Txistularien alardea, eta uztailaren 9an eginen da, 13:00etan, San Jose plazan. Egile gazteek kontzertu horretarako propio sortutako lanekin osatuko da.

Frantziaren eta Baztandik Bidasoara hartzen duen ingurunearen arteko kontrabandoarekin lotutako pasadizoak izango dira protagonista aurtengo programan. Agertokira igoko diren 55 musikari inguruk egile nafar eta euskaldunei enkargatutako lanak estreinatuko dituzte, hartara tokiko egile gazteen lana hedatzeko helburua betez.

Besteak beste, ikuskizunean honako egile hauen lanak entzungo dira: Aitor Urquiza, Iván Carmona, Joaquín Lekunberri, Iñigo Casalí, Fermín Goñi eta Garazi Zabaleta. Euskal folklorearen ohiko beste kanta batzuekin osatuko da programa, hala nola Arizkungo Sagar Dantza eta Ilunabarra, zeinak egun horretarako egokituko baitira. Agertokian izanen dira, baita ere, Xabier Olazabal eta Jokin Zabalza baxu-jotzaileak, Iker Álvarez gitarra-jotzailea, Claudia Osés biolin-jotzailea, Javier Pérez klarinete-jotzailea, Iván Carmona, biolontxelo-jotzailea, Diana Yerro piano-jotzailea eta Beñat Arce eta Agustin Aguirre perkusio-jotzaileak.

Ikuskizunak Gerra Zibila eta gero Pirinioetako Mugaren bi aldeetan zeuden errealitateak arras ezberdinak zirela ekarriko du gogora. Nafar aldean eskasia zen nagusi, eta horrek baliabide-trukeari bide eman zion, izan oinarrizko elikagaiak, izan tabakoa eta lurrinak. Kontrabando-mugimendu gehien izan zituzten herriak, besteak beste, Lesaka, Baztan (Elizondo, Amaiur) eta Etxalar izan ziren. Ekimen honen bultzatzaileen arabera, gai hori beti isilpean mantendu da, tabu izan da, nahiz eta oso jarduera hedatua izan.

Halaber, kontrabandisten bizitza ez zen batere erraza izan, gaiari buruzko hainbat eleberrik mitifikatu badute ere. Sufrimendu, beldur eta isiltasunezko bizitzak izan ziren, eta anekdota ugari gertatu ziren horien inguruan. Txistua sanferminetan Txistularien alardea 1959az geroztik egiten da Iruñean, eta horrek programako ekitaldirik zaharrenetako bat bihurtu du.

Izan ere, txistua eta hiriko festak sanferminen sorreratik bertatik elkartuta daude. Dokumentatuta dago XIV. mendean, ezagutzen diren lehen San Fermin festetan, txistua egon bazegoela. Orduz geroztik zenbatezinak dira festetan parte hartu zuten ttunttuneroen testigantzak, gaur egunera arte mantentzen den tradizioa. Alardeen azken edizioetan ia 4.000 ikusle izan dira.

Txistuaren lan-ildo berriak aurkeztu nahi dira proiektu honen bidez, txistuaren irudi modernoa eta malgua erabilita. Egun, alardeaz gain, txistuaren presentzia askotarikoa eta anitza da sanferminetan. Ia festarekin berarekin hasten da, Txupinazoaren ondoren txistuek entzuten den lehenengo musika-pieza jotzen baitute, Gainzaren Biribilketa, Udaletxe plazan.

Prozesioetan ere badago, hiriaren izenean agertzen baita;dantza-taldeen emanaldiak laguntzen ditu, uztailaren 6koa, adibidez, Foruen plazan;Gazteluko plazako dantzaldietan egunero izaten da;Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren ibilbideetan;baita bat-bateko emanaldi inprobisatuetan ere, kaleetan barna jendea animatuz.

Herramientas de Contenido