Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

José Luis Giménezek Vulcano su-etxearentzat egindako diseinuak jaso du Txapeldunetan Txapeldun saria 2016ko sanferminetako su artifizialen bilduma one

Iazko su-etxerik onena aintzatetsi egiten duen saria eman du gaur goizean Iruñeko alkateak

Sábado, 8 de Julio de 2017 - Actualizado a las 20:07h

2016ko sanferminetako su-etxerik onenari saria eman du gaur goizean Iruñeko alkate Joseba Asironek, Udaletxeko harrera-aretoan. Vulcano su-etxeak jaso du aintzatespen hori, José Luis Giménezek egin eta 2016ko uztailaren 10ean erre zen diseinuarengatik. Saria jasotzen izan da su-etxeko kudeatzailea eta sarituaren aita den José Luis Giménez Privado, María Teresa Clemente emazteak lagunduta.

Hirugarren aldia da Vulcano su-etxeak Sanferminetako Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketaren lehen saria irabazten duena, lehendik ere 2010ean eta 2013an lortu baitzuen. Gainera, gaur jasotakoak bereizgarri du lehiaketa berezi bati dagokiola, Txapeldunetan Txapeldun izenekoari, non parte hartu baitzuten aurreko ediziotakoren bat irabazi zuten su-etxeek. Saria 5.800 eurokoa da;horretaz gain, Meteoro garaikurra jaso du, baita nazioko zein nazioarteko su-etxe onenetakoen arteko aintzatespen handiko lehiaketa irabazteak ematen duen aitortza ere.

Horrez gain, epaimahaiak 1.000 euroko saria duen aipamena eman zion lehiaketaren derrigorrezko zatiaren errealizazio onenagatik, honexegatik: lurreko su zaharren segida bat, su digitalizatu modernoa eta jaurtiketa klasikoko hirugarren atal bat, "Iruindar kolore zuri-gorriak" izenekoa. Halaber, Vulcano su-etxeak publikoak herri-bozketa bidez emandako ohorezko saria lortu zuen.

Más sobre Navarra

ir a Navarra »