Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Asteartera arte eman daiteke izena Getariako danborradan

2017(e)ko uztailaren 8a, larunbata - 14:10etan eguneratua

GETARIA – Getariako Salbatore jaiak hurbiltzen ari dira eta aurten ere ohiko haurren danborrada egingo da Gure Txeruko kideek antolatuta. Entseguak datorren hilaren 12an hasiko dira eta Lehen Hezkuntzako lehen mailatik seigarren maila bitarteko haurrek parte hartu ahal izango dute. Entseguak herri eskolan egingo dira astelehen eta asteazkenetan, 19.00etatik 20.00etara, eta danborradan parte hartu nahi dutenek Harritartera jo beharko dute asteartea baino lehen. – A.R. 

Herramientas de Contenido