II. Flysch Nazioarteko Organo Jaialdia Getarian izango da gaur

2017(e)ko uztailaren 8a, larunbata - 14:10etan eguneratua

GETARIA – II. Flysch Nazioarteko Organo Jaialdia ari da ospatzen kostaldeko zenbait herritan eta gaur jaialdia Getariako Salbatore Deunaren elizara iritsiko da. Pablo Gutierrez organo-joleak eta The Gospel Wave Choir-ek eskainiko dute emanaldia, arratsaldeko 20.30ean, eta sarrera doakoa izango da. Gipuzkoako Alzheimerdunen eta bestelako dementzia dutenen senitartekoen eta lagunen elkartearen (AFAGI) aldeko ongizateko kontzertua izango da. – A.R.