Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Jazz europarra Lionel Belmondo eta Marco Bellizziren eskutik, astelehenean, Compañía plazan, Jazzfermin zikloaren bigarren hitzorduan

23:45ean hasita, Boîte à Musique proiektuko abestiak joko dituzte

Domingo, 9 de Julio de 2017 - Actualizado a las 11:54h

Marco Bellizzi.

Marco Bellizzi. (Iban Aguinaga)

Galería Noticia

Marco Bellizzi.

Astelehenean, Jazzfermin zikloko bigarren kontzertua, 23:45ean, Compañía plazan. Lionel Belmondo eta Marco Belizzik Boîte à Musique izeneko proiektua aurkeztuko dute, jazza-tradizioari begirunea gordeaz, hura gaur egungo sortze-abangoardiarekin uztartzen duena. Arratsaldeko saioan, 20:00etan, hasierako taldea Mario Fernandino Quartet izanen da. Lionel Belmondo eta Marco Bellizziren musika-proposamena gaur egun kontinente zaharrean jotzen ari den XXI. mendeko jazzaren barruan kokatu daiteke.

Jazz europarra musika-heldutasunera iristen ari da, muga guztietatik aske, eta sormen une paregabea bizi du gaur egun, eta musikariek askatasun osoa dute nahi bezala adierazteko. Hori da Boîte à Musique proiektuaren muina, musikarien arteko sormena lantzeko gune bat, non kide bakoitzak bere hizkuntza propioa erabiltzen duen –konplexurik eta loturarik gabe–, musika-jatorri desberdina izateari dagokion aniztasuna tarteko.

Taldeko kideek musika-ibilbide luzea eta anitza dute, eta askotan egon dira nazioarteko jazz-jaialdirik garrantzitsuenetan, hala nola Montreauxeko jazz-jaialdian, Vienakoan, Donostiako Jazzaldian, Umbriakoan... Halaber, taldeko kide guztien artean disko andana batkaleratu dituzte, 150 lan baino gehiago. Kide bakoitzak ibilbide ezberdin bat izan du taldea osatu aurretik, baina horrek berak eragin biderkatzailea dauka kideak musika jotzen hasten direnean.