Aipamen berezia Ortzadar gehigarriaren lanari

2017(e)ko uztailaren 9a, igandea - 06:12etan eguneratua

Argazkia

Galería Noticia

Argazkia

andoain- Ortzadar gehigarriari aipamen berezia egin zitzaion atzo Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren banaketan. Andoaingo Bastero Kulturgunean ospatutako ekitaldian, Noticias taldeak larunbatero kaleratzen duen zortzi orrialdeko gehigarriak 20 urte bete dituela goraipatu zen. Hori dela eta, Mikel Mujika kazetaria izan zen saria jasotzen.

Aurtengo sari nagusia Goiena telebistako Kulturrizketak saioak jaso zuen, epaimahaiaren esanetan “saioa borobila da”. Lantaldeak 9.000 euroko diru-saria, diploma eta Xabier Laka eskultorearen oroit-ikurra jaso zuen. Bestalde, sari berezia Iñigo Astizek eta Maite Mutuberriak egindako Kixotenean izenburua duen erreportaje liburuak jaso zuen. Ortzadar gehigarriaz gain, duela 80 urte euskarazko lehen egunkaria izan zen Eguna egunkariari ere aipamen berezia egin zitzaion. - I.E. / Argazkia: J.Colmenero

Últimas Noticias Multimedia