Txantxariek jolas berriak erakutsiko dizkiete haurrei

2017(e)ko uztailaren 9a, igandea - 13:10etan eguneratua

URNIETA – Datorren ostegunean 11.00etan Urnietako Plazido Muxika plazan, Urtxintxa Eskolako Txantxariek euren ikuskizuna eskainiko dute herriko haur guztientzat. Jolasa bizitzen ikasteko era bat da. Txantxarien bitartez gurasoek ia ahaztuta dituzten jolasak gogora ekarriko dituzte eta era berean haurrek ezagutzen ez dituzten berriak erakutsiko dizkiete. – A.M.