Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

SANFERMINAK

Carlos Sobera, Marta Hazas eta Javier Veiga aktoreek '5 y… ¡Acción!' komedia estreinatuko dute gaur

Baluarte - Lunes, 10 de Julio de 2017 - Actualizado a las 19:01h

Sanferminekin batera humorea Baluartera dator. Carlos Sobera, Marta Hazas eta Javier Veiga, azken honek idatzitako eta zuzendutako 5 y… ¡Acción! endredozko komedia klasikoarekin helduko dira gaur eta bihar, gaueko 21.00etan. Glamourrez jositako vaudeville honen atzean zinearen, telebistaren eta 'arrakasta' edozein preziotan lortzeko gogo biziaren inguruko satira garratza ezkutatzen da;zapuztutako ametsez, maitasun desengainuez eta desamodio iruzurrez hitz egiten du komedia honek. 5 y… ¡Acción! antzerkiak telebista-ekoizle baten historia aurkezten du.

Telebista kanalaren 'eguraldi neska' bere maitalea da eta honek aktore izateko duen ametsa asebetetzeko neska protagonista izango duen filma bat finantzatzea erabakitzen du. Horretarako zine zuzendari-gai kaskarra kontratatzen du. Eta hor hasiko dira egundoko nahaste-borrasteak. Sarrerak 28 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluartekowebgunean (www.baluarte.com), txartel-leihatilan eta 902 15 00 25 telefonoan.

Herramientas de Contenido

Últimas Noticias Multimedia