Herriko taldeei deialdia luzatu zaie Euskal Jai Egunean laguntzeko

A.R. - 2017(e)ko uztailaren 12a, asteazkena - 11:58etan eguneratua

Zumaia. Datorren abuztuaren 11n ospatuko da Euskal Jai Eguna Zumaian, eta herri bazkaria eta sagardo dastaketa antolatzeko herriko taldeei deialdia zabaldu zaie bertan laguntzeko. Batetik, bazkarirako 400 laguni zerbitzatu behar zaie, eta bestetik, sagardoa banatu beharko da. Izena emateko epea dagoeneko zabalik dago hilaren 26a arte eta horretarako 943 861 056 telefonora deitu ala kultura@zumaia.eus helbidera idatz daiteke.