III. Ehiza eta natura azoka ospatuko dute Zegaman

Larunbatean izango da ekitaldia eta erakusketa ugari izango dira ikusgai

M. Aranburu - 2017(e)ko uztailaren 12a, asteazkena - 06:12etan eguneratua

Denis Perez, Joseba Izagirre eta Aritz Olaziregi, atzo Zegamako udaletxean egindako aurkezpenean.

Denis Perez, Joseba Izagirre eta Aritz Olaziregi, atzo Zegamako udaletxean egindako aurkezpenean. (n.g)

Galería Noticia

Denis Perez, Joseba Izagirre eta Aritz Olaziregi, atzo Zegamako udaletxean egindako aurkezpenean.

Zegama- Eskualdean ehiztari ugari daudela gauza jakina da eta ehiza garaian askotan entzuten dira tiro hotsak inguruan. Askok, ziur, ehiztariren bat baduela inguruan. Horrela, asteburu honetan ehiztarien gunea bihurtuko da Zegama. Izan ere, ehiza eta natura azoka ospatuko dute larunbatean eta aurtengoa hirugarren edizioa izango dute. Atzo aurkeztu zituzten ekitaldiaren nondik norakoak udaletxean Joseba Izagirrek, Zegamako alkatea, eta Denis Perez eta Aritz Olaziregik, Zegamako Karraztarro ehiza elkarteko kideek.

Goizean hasiko dituzte ekitaldia. 10.00etan, basurdearen ehiza nolakoa den ikusteko aukera egongo da. Perezek azaldu zuen ekintza hau: “Arkaitz Etxarrik, Gipuzkoako eta Euskal Herriko txapeldunak, goizean basurdea pasatuko du Arretxeko lurretan eta balizak jarriko ditu. Handik ordubete edo bira, ehiztariak haien txakurrekin joango dira eta ikusi ahalko da zein txakurrek pasako dituen baliza gehien”. Horrela gerturatzen diren guztiek ikusiko dute zein den ehiztariek zein haien txakurrek egin ohi duten lana. Jarraian, galeperraren ehiza nolakoa den erakutsiko dute. Kasu honetan, hegaztia kaiola batean egongo da eta “pieza bat soltatzen dutenean txakurra muestran jarriko da. Ehiztariak atzetik mandoari emango dio eta orduan hegan aterako da galeperra”.

Bestalde, 11.45ean plater tiraketa egingo dute, 12.30ean Karraztarroko plaka banaketa eta 12.45ean arku tiraketa egingo da, nahiz eta agian atzeratu egingo den. Izan ere, 13.00-etan Ertzaintzak mendiko erreskate baten simulazioa egingo du helikoptero bidez. Arratsaldean, 16.00etan karabinen lehiaketa izango da eta 17.00etan, berriz, muestra txakurrak ikusi ahalko dira.

indarra hartuz“Aurtengoa hirugarren edizioa dugu. Beste urteetan jendearen erantzuna oso ona izan da eta gustora hartzen dute azoka, hala ikusi dugu behintzat. Zegaman zein inguruan ehizarekiko afizioa oso handia dela ez da gauza berria, eta aukera ezin hobea da larunbatekoa”, nabarmendu zuen alkateak.

Ehizak beti ekarri izan du, hala ere, polemika edo bai behintzat jendearen artean desadostasuna. Horren harira, Izagirrek argitu zuen zein den Zegamako Udalak gai honen inguruan duen jarrera: “gure lana eta misioa ehizaren aldekoa dela, baina beti ere naturarekin oreka mantenduz eta hura errespetatuz”. Deialdia ere zabaldu zuen Izagirrek: “guztiak gonbidatzen ditugu ehiza eta naturaren azokara gerturatzeko”.

guztientzako azokaAzoka honen helburua ehiztariak “sentsibiliza-tzea” ere badela agertu zuen Izagirre alkateak. Hala ere, ekitaldi hau ehiztarientzat bakarrik ez dela uste du eta ideia horri heldu zion: “ehizaren mundua ezagutzen ez dutenek gerturatzeko ere balio du”, berretsi zuen. Horregatik, hainbat postu egongo dira jarrita Zegamako kaleetan barrena eta bertan ehizaren inguruko azalpenak emango dituzte.

Horrez gain, erakusketa mota ezberdinak ere egongo dira eta materiala erosteko aukera ere bai. Besteak beste, arropa eta eskopeta eskuratu ahalko dute inguratzen direnek. “Familia girorako feria aproposa da”, agertu zuen Joseba Izagirrek. Hala, umeekin gertura-tzen direnek etxeko txikienentzako puzgarriak eta jolaslekuak aurkituko dituzte, haiek ere egunaz disfrutatu dezaten.

Últimas Noticias Multimedia