Umore Horia lehiaketa irabazi du Mokela taldeak

Larunbatean lehenengoz ospatu zen Oiangun lagun taldeen arteko lehiaketa eta 143 pertsonak parte hartu zuten

Miércoles, 12 de Julio de 2017 - Actualizado a las 06:12h

Oiangu, 12 taldeetako 143 parte-hartzaileak.

Oiangu, 12 taldeetako 143 parte-hartzaileak. (n.g)

Galería Noticia

Oiangu, 12 taldeetako 143 parte-hartzaileak.

ordizia- Umorea nagusi izan zen larunbatean Oiangun. Umore Horia deituriko lehiaketa antolatu zuten Ordiziako eta Donostiako lau ikasleek gradu amaierako lan moduan. Era horretan, Ordizian dagoen kuadrilen arteko lehiakortasunari eran-tzuna emateko asmoarekin abiatu dute lehen edizioa, Udalaren lagun-tzarekin. Gauzak horrela, goizean hasi eta arratsaldera bitartean hamaika bat proba egin zituzten, eta irabazleak Mokela taldeko kideak izan ziren. Guztira, 12 talde aurkeztu ziren, 143 pertsonaz osatuta.

Jokoen erdian, elkarrekin bazkaltzeko tartea ere hartu zuten parte-hartzaileek. Antolakuntzakoak “oso gustura” agertu dira larunbateko ekintzarekin, izan ere, “parte hartzea oso handia izan da eta eman dutena ere bai”. - M.A.