Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Antxiñako Amak eta Irrintzik 50. urteurreneko jaialdia egingo dute bihar

Dantzariekin eta txistulariekin batera, 50 urte hauetan beraiekin lan egin duten lagunek parte hartuko dute

Jueves, 13 de Julio de 2017 - Actualizado a las 06:11h

zumarraga- Irrintzi dantza taldea eta Antxiñako Ama txistulari taldea 50. urteurrena ospatzen ari dira. Dantzariek eta txistulariek elkarren beharra dutenez, bi talde hauek mende erdi daramate elkarrekin lanean. Hori dela eta, urteurreneko ekitaldi asko elkarrekin antolatu dituzte. Bihar, 22.00etan, jaialdia egingo dute Zumarragako Zelai Arizti pilotalekuan. Eguraldi txarra egiten badu, Beloki pilotalekuan izango da.

Ekitaldia txistulariek Gabonetan antolatzen duten alardearen eta dantzarien urteroko jaialdiaren arteko fusioa izango da. Urte hauetan guztietan bi taldeekin kolaboratu duten lagunek parte hartuko dute:  Goiargi eta Kimets abesba-tzek, Maddi eta Garazi Martin abeslariek, Oreka TX taldeko txalapartariek, Iratzarri taldeko dultzaineroek, Lurra dantza taldeak, Jose Quintas baxu-jotzaileak, Asier Alkorta gitarra-jotzaileak, Carlos Sagi perkusio-jotzaileak, Jabier Arratibel piano-jotzaileak, Maria Jesus Ugalde akordeoilariak, Edurne Iturbe, Egoitz Epelde eta Oihana Irastortza trikitilariek, metal boskoteak eta Urretxuko txistulari taldeak. 100 lagun baino gehiago igoko dira taulara.

Beste ekimen batzuk Ostiral honetako jaialdia ez da Irrintzi eta Antxiñako Ama taldeetako kideek elkarrekin antolatu duten ekitaldi bakarra. Ekainean 50. urteurrenarekin lotutako beste bi ekimen aurkeztu zituzten: Antxiñe Mendizabal idazleak eta Josu Maroto marrazkilariak egindako ipuina eta Gattiken enpresak Zumarragako ezpata-dantzari buruz egindako dokumentala. - A.Z.

Herramientas de Contenido