Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Koldo Arakistain eta Nere Rubio Zarauzko zirkomotrizitate txokoaren bultzatzaileak

“Modu ludikoan eguneroko bizitzan erabilgarriak izango diren tresnak garatzea da helburua”

Koldo Arakistain eta Nere Rubio zarauztarrek Zirkomotrizitate Txokoa antolatu dute hilaren 17tik 28ra. Ikastaroek harrera “oso positiboa” izan dute orain arte eta astelehenean hasiko den tailerrean oraindik ere badituzte plazak

Ane Roteta - 2017(e)ko uztailaren 13a, osteguna - 06:11etan eguneratua

Koldo Arakistain eta Nere Rubio.

Koldo Arakistain eta Nere Rubio. (Ane Roteta)

Galería Noticia

  • Koldo Arakistain eta Nere Rubio.

Zarautz- Uztailaren 17tik 28ra eskainiko duzue Zirkomotrizitate Txokoa Zarautzen, Ebro Etxean. Zertan datza zirkomotrizitatea?

-Koldo: Bai, 6 urtetik hasi eta 16 urte bitarteko haurrek hartu ahal izango dute parte uztaileko eskaintzan eta oraindik ere baditugu plazak.

-Nere: Zirkuko diziplina ezberdinak eta mugimendua (koordinazioa, lateralitatea...) uztartzen dira gure saioetan. Gorputz adierazpena eta gaitasun motoreak lantzen ditugu jolastuz.

Eta zer nolako gauzak ikasiko dituzte haurrek tailer honetan?

-Koldo: Lurreko eta aireko akrobaziak, objektuen gaineko oreka, manipulazioak eta malabareak bezalako gauzak ikasiko dituzte, baina betiere, beraien interes eta erritmoaren arabera.

Nolatan sortu zenuten zirkomotrizitatearen kontzeptua? Nonbaitetik hartutako ideia da ala zuek sortutakoa?

-Koldo: Europan, psikomotrizitatearen barruan lantzen den adar bat da eta eskolaz kanpoko ekintza bezala arrakasta handia du. Hala, 2016ko irailean sortu genuen Zirkolore, baina egia esan, aspalditik geneukan aisialdi eta hezkuntzan zirkoa eskaintzeko gogoa.

Tailerra egin izan duzue gehiagotan. Zer nolako harrera izan du?

-Nere: Bai, Zarautzen ikastaro trinko moduan guk antolatuta izan dira saioak, Gabonetan eta Aste Santutan. Eskola kirolaren barruan ere inguruko herrietako Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleekin aritu gara eta Artezalearekin elkarlanean ere ibili gara LH 1 eta 2-ko haurrentzat ikastaroak eskainiz. Bestalde, 2016-2017 ikasturte hasieratik Azkoitiako Bizilore eskola aktiboan astean bi egunetan eskolaz kanpoko ekintza moduan zirkoa ere eskaini dugu. Eta orokorrean, guztietan harrera oso positiboa izan duela esan genezake adin tarte guztietan.

Zer onura izan ditzake, zuen ustez, zirkomotrizitateak?

-Nere: Norbere gaitasunen ezagu-tza, besteekiko harremanak lantzea, zailtasun eta frustrazioen aurrean pentsamendu eta jarrera kritikoak izatea sustatu nahi dugu, zirkoaren diziplina ezberdinekin jolastuz. Azken finean, modu ludikoan eguneroko bizitzako hainbat esparrutan erabilgarriak izango diren tresnak garatzea da helburua.

Eta zuen kasuan, noiz eta nola sartu zineten zirkomotrizitatearen mundu honetan?

-Koldo: Gazteagotan zirkuaren mundua dastatzeko aukera izan genuen, eta beranduago Bartzelonan zirku eskola bat bazela eta, zirko ikasketak burutzera joan nintzen Rogelio Rivel eskolara. APCCk (Associació de Profesionals de Circ de Catalunya) antolaturiko zirkuaren pedagogia eta didaktikako ikastaroak ere burutu nituen bertan eta orduztik nabil honetan.

-Nere: Ni, berriz, psikologia ikasten nuen bitartean, aisialdia eta hezkuntzan lanean aritu nintzen. Ikasketak amaitu eta krisiak bete-betean harrapatu ninduenez, ia hiru urtez Frantzian eta Belgikan lanean ibili nintzen. Handik herrira itzultzean, Koldo eta biok Urola Kostako Mankomunitatean gazte ekintzaileentzako ikastaroa burutu genuen eta proiektu honekin martxan jarri ginen.

Nola eman dezakete izena interesatuek?

-Biak: www.zirkolore.eus/uztaila webgunean Eman izena atalean klikatu eta bertako izen emate orria bete eta bidalita.

Uste duzue modalitate honek arrakasta izan dezakeela Zarautzen?

-Biak: Oraingoz harrera oso ona izan du eta aurrerantzean ere izango duelakoan gaude.Aurrerantzean, zer asmo dituzue? Tailer gehiago izango dituzue udan ala urtean zehar?

-Biak: Oraintxe bertan (aste honen hasieran) San Ferminetan gaude Takonerako Birjolastu parkean. Familientzako berrerabilitako materialekin sortutako aisialdi proposamena da. Bederatzi gunez osatua dago eta horietako batek zirkuarekin du zerikusia. Zaragozako PAI an-tzerki eta animazio elkarteak antolatzen du eta gu euskararen presen-tzia bermatzeko gaude bertan hezi-tzaile moduan. Horrez gain, tailer gehiago antolatzeko asmoa ere badugu.

Gipuzkoatzen

Gipuzkoako txoko kuttuna. Biak: Getariako San Anton, oso leku berezia da eta.

Paisaia idiliko bat. Nere: San Anton menditik ikusten dena. Koldo: Egunsentia Mollarritik.

Mendi bat. Biak ere bat egiten dute...Pagoeta.

Hondartza bat. Biak: Zarauzkoa ekainean edo irailean.

Festa bat. Zarauzko Azken Portu auzoko jaiak.

Herramientas de Contenido