'Erasmus +' programak Suedia eta Georgiako gazteak ekarri ditu Iruna

X.S. - 2017(e)ko uztailaren 14a, ostirala - 11:47etan eguneratua

Irun. Europar Batasunak susta-tzen duen Erasmus + programan parte hartzen ari den Suedia eta Georgiako 30 gaztek osatutako taldea Irunen da igandera arte, bertako gazteekin batera, Kirola martxan - Gazteak berdintasunaren alde izeneko trukeko egitasmoan ari dira lanean. Atzo, Santano alkateak eta Josune Gómez Hezkuntza zinegotziak, udal taldeetako kideekin batera, harrera egin diete 13 eta 17 urte arteko gazte hauei.