Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Gaur hasiko dute ‘Udako Gauak’ zikloa Beasainen

Igartza Musika programaren barnean antolatu da zikloa: uztailean hiru eta abuztuan kontzertu bat izango dira

M.A. - 2017(e)ko uztailaren 14a, ostirala - 06:18etan eguneratua

Beasain- Beasainen garrantzia handia ematen diote musikari eta herritarrentzako zein ingurukoentzako eskaintza zabala antolatu ohi dute. Hala, gaur hasiko dute Udako Gauakdeituriko zikloa. Lau aste jarraian iraungo du eta hala, lau kontzertu izango dira ikusgai. Lehen hiru emanaldiak uztailean izango dira eta horiek Igartza jauregian egingo dira gaueko 22.00etan, eta laugarrena, berriz, abuztuan eta Gernika pasealekuan izango da, beste kontzertuen ordu berean.

Asier Lopez beasaindarrak irekiko du gaur zikloa. Haren Oro bat diskoaren aurkezpena egingo du eta dozena bat kantu eskainiko ditu beasaindarrak. Zikloko bigarren kontzertua uztailaren 21ean izango da. Kasu honetan, Tenpora taldekoak izango dira taula gainean. Hirugarren kon-tzertua beste beasaindar batek eskainiko du. Jimmy Muellesek hilaren 28an haren diskoaren aurkezpena egingo du: Ladridos de pájaro.Udako gauak zikloko azken kontzertua Berriketan taldearen eskutik etorriko da abuztuaren 3an eta txalaparta eta flamenkoaren arteko fusioa izango da ikusgai.

Herramientas de Contenido