Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Surf Festa egingo da bihar arratsaldean Itzurun hondartzan

A.R. - 2017(e)ko uztailaren 14a, ostirala - 12:10etan eguneratua

Zumaia. Ziske Zumaiako Surf Eskolak aurten ere Surf Festa antolatu du eta bihar arratsaldean ospatuko da egun berezia. Hala, arratsaldeko 16.00etatik 19.00etara doako surf ikastaroak eskainiko dira, eta 18.00etatik 19.00etara zumba surferoaren txanda izango da. Horren ondoren, musikak hartuko du lekukoa, eta DJ Salda (19.30-22.30), Atom Rhumba (23.00) eta Sofa taldeek girotuko dute gaua. Bien bitartean, 20.00etatik aurrera parrillada egingo da.

Herramientas de Contenido