Torreoia Bizirik taldeak yoga saioa antolatu du gaur arratsalderako

A.R. - 2017(e)ko uztailaren 14a, ostirala - 12:06etan eguneratua

Zarautz. Zarauzko Torreoia Bizirik taldeak yoga saioak antolatu ditu hilabete honetarako, eta aurreko astean Mar eta Edithen eskutik hondartzan izandako saioaren ondoren, gaur Mollarriko kargaderoan eskainiko dute saioa, hain zuzen ere, 20.00etatik 21.30era. Zortzi euro ordaindu beharko dira parte hartu ahal izateko. Torreoia Bizirik taldetik "giro zoragarria" izango dela aurreratu dute eta ilunabarraz gozatzera animatu dituzte zarauztarrak.