Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Andrekale lanean parte hartu zutenei DVDa banatuko zaie

A.M. - 2017(e)ko uztailaren 15a, larunbata - 13:03etan eguneratua

Hernani - 2015ean grabatu zen Andrekale ikus-entzunezkoa, Tabakalerak sustatutako Komanditario berriak ekimenaren bidez. Kalandria taldeak, ikus-entzunezko honen bidez, emakumeek espazio publikoan duten presen-tziaren inguruan hausnarketa bultzatu nahi zuen, emakumeen ikusgarritasun eza salatuz. Grabaketa honetan 200 emakume inguruk hartu zuten parte. Emakume guzti hauei eskerrak emateko eta egindako lana aitortzeko asmoz, grabazioan parte hartu zutenei ikus-entzunezko honen DVD bana banatuko zaie. Banaketa hau bihar egingo da, Hernaniko Kaxkoan Karmengo jaiak ospatzen ari direla aprobetxatuz. Andre kalean bertan postu bat jarriko da 13.00etatik 14.00etara eta bertan eskuratu ahal izango dute egindako lana parte hartzaileek. 

Herramientas de Contenido