Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Bihar saharar haurrei ongi-etorria emango zaie festa batekin

A.M. - 2017(e)ko uztailaren 15a, larunbata - 12:56etan eguneratua

Oiartzun - Oiartzungo Sahararen aldeko El Watan elkarteak bihar Euskadira uda pasatzera etorri diren haur saharar eta euren harrera familientzako ongi etorri festa antolatu du. Jaia 11.00etan hasiko da eta egun osoa iraungo du eta kontzertua, an-tzerkia eta haurrentzako jolasak egongo dira, besteak beste. Dagoeneko bazkarirako txartelak agortu dira eta 300 pertsona espero dira. Festaren helburua, ongietorria emateaz gain, saharar kausa kaleratzea da, baita euskaldunon konpromezua eta solidaritatea adieraztea ere. A.M.

Herramientas de Contenido