BiTartean elkarteko dendek merkealdia kalera aterako dute

A.Z. - 2017(e)ko uztailaren 15a, larunbata - 13:07etan eguneratua

Zumarraga -Urretxu eta Zumarragako BiTartean merkatari elkarteko dendek merkealdiko produktuak kalera aterako dituzte datorren asteazkenean. Azoka hau Zumarragako plazan egingo dute, 10.00etatik 21.00etara. Produktuek %50eko, %30%eko eta %20eko deskontuak izango dituzte. Bi herrietako hamabost merkatarik parte hartuko dute: Arku, Boca-Boca, MaraïyNKN, Vértigo eta Hamahiru arropa-dendak, Baby, Kimukid eta Kux-Kux haurren-tzako arropa-dendak, Julita eta Titare mertzeriak, Alex Kirolak, Intersport Loramendi, Bidegorri eta Zerki kirol-dendak eta Naif Concept Store irudi aholkulari-tzak.

Más sobre Vecinos

ir a Vecinos »