Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Karrikako jaien baitan ekitaldi mordoa izango da

M.S.S. - 2017(e)ko uztailaren 15a, larunbata - 13:00etan eguneratua

Andoain - Karrikako jaiak atzo hasi ziren eta asteburu osoan zehar ez da aspertzeko astirik izango Andoaingo auzo honetan. Festen baitan, gaur honakoa izango da egitaraua: futbol txapelketa, gehienez hamalau urteko parte hartzaileekin (10.00), puzgarriak eta apar festa (12.00), sagardo dastaketa (12.30), mus txapelketa bikoteka, puzgarriak eta apar festa (16.00), danborrada eta afaria Karrika elkartean (20.00), Dj Tristan eta ondoren pepino lehiaketa (23.30). Bihar ere ekitaldi andana izango da: hildakoen aldeko meza Sorabillan (11.00), toka txapelketa eta patata tortilla lehiaketa (12.00), paella lehiaketa (12.30), play back saioa (18.30), jumping eta zumba (19.30), Dj Tristan (20.30) eta jaien amaierako azken traka (23.00). 

Herramientas de Contenido