Foru Aldundiaren Ikasgela Ibiltaria Orion izango da bihar

A.R. - 2017(e)ko uztailaren 16a, igandea - 13:11etan eguneratua

Orio - Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Orona Fundazioak bultzatutako ekimena da Ikasgela Ibiltaria, teknologiaren aldeko jakin mina eta bokazioa sustatzeko, eta Gipuzkoa osoa zeharkatu ondoren, bihar Oriora iritsiko da. Autobusa Abaromendin izango da bihar, goiz eta arratsaldez, eta autobusaren barruan antolatuko dira taldeen bisitaldiak, guztiz doan. Programazio-tailerrak 45 minutukoak izango dira eta aldez aurretik eman behar da izena.