Baluartek 'Black Butterfly' filmaren estreinaldia hartuko du asteazkenean

baluarte.es - Lunes, 17 de Julio de 2017 - Actualizado a las 18:59h

Baluarteko Terrazak Antonio Banderas protagonista duen Black Butterfly (Tximeleta Beltza) film estatubatuarraren aurre-estreinaldia hartuko du asteazkenean, gaueko 22.00etan. Brian Goodmanek zuzentzen duen izenburu honen post produkzioa Nafarroan gauzatu da. Black Butterfly Christian Faureren Papillon Noir frantziar thrillerraren remake bat da. Banderasekin batera, Jonathan Rhys Meyers eta Piper Perabo aktoreek paper nagusiak interpretatzen dituzte. Sarrerak 3 eurotan salgai daude Baluarteko txartel-leihatilan.