RoofTop Cinema zikloa Baluarteko terrazan hasiko da bihar ‘Izan ala ez izan’ filmearekin

baluarte.es - Lunes, 17 de Julio de 2017 - Actualizado a las 19:00h

Iragan 2014ko udaran abian jarritako Rooftop Cinema zikloa Baluarteko terrazara itzuliko da bihar, zine klasikoko komedia zoragarri batekin: Ernst Lubitsch-ek zuzendutako Izan ala ez izan. Gainera, Baluartek eta Nafarroako Filmotekak sustatzen duten zine-ziklo honek datozen egunotan beste bi komedia ekarriko ditu gurera: Irakasle txoroa (uzt 20an) eta Frankenstein gaztetxoa (uzt 27an). Hiru luzemetraiak bertsio originalean eskainiko dira, gaztelerazko azpitituluekin, gaueko 22.15ean hasita. Sarrerak 6 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan, www.baluarte.com web gunean eta 902 15 00 25 telefonoan. Hiru filmetarako abonua 15 eurotan ere salgai dago, baina soilik txartel-leihatilan.

Últimas Noticias Multimedia