Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

6.500 plaza landunentzat 2017ko bigarren seihilekoaren enplegurako prestakuntza-ikastaroen eskaintza berrian

Lunes, 17 de Julio de 2017 - Actualizado a las 18:57h

Nafar Lansarek kudeatzen duen Nafarroako Gobernuaren Enpleguaren gaikako atariak, www.empleo.navarra.es ikastaroen eskaintza berria argitaratu du "Prestakuntza" atalean 2017ko bigarren seihilekorako. Horrela, 407 prestakuntza-ekintza dira, eta horietatik, 63, profesionaltasun-ziurtagiria lortzeko dira. 6.500 plaza aurreikusita daude.

Horrez gain, Nafarroako lehiakortasuna handitzeko garrantzitsuak diren arloetan, ikastaro berritzaileen kopurua handitu da, Espezializazio Adimentsuaren Estrategian (S3) zehazten direnak.

Diru-laguntza jaso duten prestakuntza-erakundeek izena emateko epea eta ikastaroak noiz egingo diren jakinaraziko dute www.empleo.navarra.es webgunearen edo beraien baliabideen bidez. Nafar Lansarek 1.897.114,85 euroko laguntza eman die jarduera horiek antolatzeko, 2017ko bigarren seihilekoan Foru Komunitateko biztanle landunen etengabeko prestakuntza indartzeko ekainean argitaratu zuen 2,5 milioi euroko deialdi berriaren barruan.

Horrela, 407 ikastaroak 2017rako hasiera batean aurreikusitako 223 ikastaro eta 3.300 plazei gehituko zaizkie, 900.000 euroko diru-laguntzarekin. 2016an 1,5 milioi euro gauzatu ziren prestakuntzan landunentzat, beraz, etengabeko prestakuntzan egindako inbertsioa bikoiztu egin da, ekonomia-jarduera eta enpresa-lehiakortasuna bultzatzen laguntzeko helburuarekin, biztanleria aktiboa prestatuz.

Prestakuntza egiteko, pertsona landunek lehentasuna badute ere, plaza guztien % 40 arte, beka eta laguntzak eska ditzaketen langabeentzat izango da (desgaitasuna, garraioa, bateratzea, mantenua eta abar).

53 ikastaro langile autonomoentzat eta Ekonomia Sozialerako

407 ikastaroetatik, 29, langile autonomoentzat izango dira (475 plaza eta 75.880 euroko aurrekontua), eta beste 24 Ekonomia Sozialaren esparrurako (340 plaza eta 57.500 euroko aurrekontua).

Sektore arteko beste Plan batzuk: 354 ikastaro. 5.661 parte-hartzaile. 17.996 ordu. 1.763.744,67 euro.

Sektore arteko planak:

Eremuaren arabera, sektore arteko prestakuntzaren esparruan hau izango da eskintza:

- Agoitz: 1 ikastaro. 15 parte-hartzaile. 30 ordu. 3.073,50 euro.

- Altsasu: 2 ikastaro. 46 parte-hartzaile. 130 ordu. 17.587,29 euro.

- Lizarra: 11 ikastaro. 129 parte-hartzaile. 295 ordu. 23.045,70 euro.

- Lodosa: 14 ikastaro. 234 parte-hartzaile. 418 ordu. 40.221,90 euro.

- Tafalla: 6 ikastaro. 78 parte-hartzaile. 180 ordu. 14.690 euro.

- Tutera: 37 ikastaro. 623 parte-hartzaile. 1.902 ordu. 185.949,35.

- Eremukoak ez direnak: Iruñea funtsean. Zenbait ikastaro Nafarroako zenbait herritan ere egingo dira. 283 ikastaro. 4.536 parte-hartzaile. 15.041 ordu. 1.479.176,93 euro.

Prestakuntza-ekintzak aurrez aurrekoak, online eta mistoak (aurrez aurre eta online) izan daitezke. Gutxienez, 6 ordukoak dira, eta gehienez, 270ekoak. Ikasle kopuruari dagokionez, aurrez aurreko modalitatean, gehienez, 25 ikasle egon daitezke, eta 80 tutoreko, online.