Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

AZTI zentroa

Idiazabal Gazta produktuaren jatorri arraza zehazteko kontrol-teknika berri bat hasi da erabiltzen

EUROPA PRESS - 2017(e)ko uztailaren 17a, astelehena - 11:33etan eguneratua

Porciones de queso Idiazabal.

Porciones de queso Idiazabal.

Galería Noticia

Kontrolak prozesu maila desberdinetan dauden  produktu guztiei egin daitezke eta produktua bereziagoa eta diru  aldetik errentagarriagoa bihurtzen du. Teknika honen azken helburua  kontsumitzaileen nahia asetzea da, gardentasun handiagoa eskatzen  baitute elikadura-katea

BILBO. Idiazabal gazta kontrol teknika berri bat hasi da erabiltzen  produktuaren jatorri arraza zehazteko. Produktu hau garatzeko  arduraduna AZTI zentroa da, eta esnearen jatorri esklusiboa  bermatzeko gain, ekoizpen prozesua hobe dezake. Kontrol honek  Idiazabal gazten esneak soilik latxa eta karrantzana ardi arrazena  izatea bermatu nahi du.

Teknika DNAren teknologiaz baliatzen da esnean edota gazta  pusketan markatzaile identifikatiboa jartzeko. AZTI eta Jatorri  Deitura aritu dira elkarlanean, Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapeneko  eta Azpiegituretako Sailaren finantziazioaren laguntzarekin. Halaber,  Euskal Jaurlaritzaren helburuekin bat dator proiektu hau,  kontsumitzaleei kalitatea eta segurtasuna bermatzea ezinbestekoa  baita beraientzat.

Idiazabal gazta-marka merkatu-mailan ezagunenetakoa da. Euskadi  osoan ekoizten ditu bere produktuak, eta hauetan kaseinazko plakak  erabiltzen ditu beti. Honez gain, ganadu-ustiategien ikuspapenak,  gazten azterketak eta bestelako kontrolak ohikoak dira. Hala eta  guztiz ere, teknika berria erabiltzea Idiazabal gazten benetakotasuna  bermatzeko aurrerapauso garrantzitsua da.

Azterketa genetikoetan oinarritutako arraza-kontroleko sistema  aurreratu bat baliatzen duen Europako gazta-sektoreko lehen  jatorri-deitura da Idiazabal JDBa. ENAC ziurtagiriaren ISO17025 araua  eman diote teknika honi.

Kontrolak prozesu maila desberdinetan dauden  produktu guztiei egin daitezke eta produktua bereziagoa eta diru  aldetik errentagarriagoa bihurtzen du. Teknika honen azken helburua  kontsumitzaileen nahia asetzea da, gardentasun handiagoa eskatzen  baitute elikadura-katean. 

Herramientas de Contenido