Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

"Tronuen jokoa" sagan ematen den justiziaren ikuspegia instrumentala eta ezkorra da, NUP-eko mintegi juridiko batean esan dutenaren arabera

“Justizia literatura fantastikoan” mintegiak George R. Martinen sagan eta J.R.R. Tolkienen “Eraztunen jauna” nobelan jarri zuen arreta

unavarra.es - Lunes, 17 de Julio de 2017 - Actualizado a las 13:19h

Ezkerretik eskuinera, José María Miranda Boto eta José F. Alenza.

Ezkerretik eskuinera, José María Miranda Boto eta José F. Alenza. (UNAVARRA.ES)

Galería Noticia

NAFARROA. "Tronuen jokoa" George R. Martinen literatura sagan ematen den justiziaren ikuspegia "instrumentala eta ezkorra" da, José F. Alenza García Zientzia Juridikoen Fakultateko dekanoaren txostenaren arabera. Txostena "Justizia literatura fantastikoan" izenburua duen mintegian aurkeztu zuen, zeina Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) egin baita ikasturte honetan, eta hogeita hamar bat ikasle izan baititu. Jardunaldi berean, José María Miranda Boto Santiagoko Unibertsitateko Lanaren Zuzenbideko irakasleak J.R.R

. Tolkienen “Eraztunen jauna” trilogiaren alderdi juridikoak iruzkindu zituen. Hala, José F. Alenzak “Mendebaldeko zuzenbidea eta justiziaren ideia" gaiari buruzko bere hitzaldia eman zuen, eta nabarmendu zuen justiziaren ideia sagaren gai nagusia dela hasieratik, Robert Baratheon erregearen matxinada gertatzen denean eta Targaryen dinastia boteretik baztertzen dutenean. Lanean agertzen diren era guztietako gai juridikoen aniztasuna nabarmendu zuen, bere azalpena Mendebaldeko Zazpi Erresumen antolaketa konstituzionalean eta mendekoei aitortutako eskubideetan oinarritu bazen ere.

Eskubide horien artean nabarmentzen da epaiketa bat izateko eskubidea, eta bereziki borrokaren bidezko epaiketa bat izateko eskubidea. Lehen aipatu denez, George R. Martinek ematen duen justiziaren ikuspegiaz mintzatu zen Zientzia Juridikoen Fakultateko dekanoa, eta ondorioztatu zuen "instrumentala eta ezkorra" dela, justiziaren dohaina duten pertsonaia bakanak porrotera kondenatuta baitaude "tronuen jokoa" izenekoan, eta boteredunek instrumentalizatu egiten baitute dohain hori, besteak menderatzeko duten indarra egonkortzeko eta legitimo bihurtzeko.

Hobbiten ohiturazko zuzenbidea eta Gandalfen onberatasuna

Bestalde, José María Miranda Boto Tolkienen eta bere lanaren ezagutzaile aditua da, eta egun liburu bat argiratzeko prozesuan dago gai honi buruzkoa: justizia Tolkienen lanetan, Hegoafrikako Errepublikan jaio zen britainiar egilearen lanetan. Egile horren bizitza eta lanari buruzko sarrera bat egin ondoren, Miranda irakasleak nabarmendu zuen "Eraztunen jauna" lanean sortutako munduan nolabaiteko zuzenbide bat egon behar zela nahitaez, Zuzenbidea ezinbestekoa baita edozein gizartetan. Hala, Mirandak esan zuen gai juridikoak agertzen joan zirela "Eraztunen jauna" eta "Hobbita" lanetan, modu desberdinetan bada ere, serioago lehenengo lanean, eta umoretsuago bigarrenean. Zehazki, Mirandak nabarmendu egin zuen Ainur izakien berezko iusnaturalismoa, Mandosaren legearen aplikazio zorrotza, edo hobbitek arau gisa erabiltzen zituzten "manuak", batez ere ohiturazkoa zen zuzenbide bat osatzen zutenak.

Aztertu zituen, halaber, lanetan agertzen diren eta epaiak ematen dituzten erregeetako batzuk, hala nola Turgon Gondolinen, "Hobbita" laneko "Elfo erregea" edo "Eraztunen jauna" laneko Aragorn, zeinari Trancos ere deitzen baitiote (Elessar Telcontar, Eraztunaren Gerraren ondoren). Bereziki, azken pertsonaia horren ekitatezko epaiketa nabarmendu zuen, bai eta Gandalf magoak justiziari buruz duen ikusmolde onbera eta baikorra, heriotza-zigorra ere auzitan jartzera iristen baita: Gollum pertsonaiaren kasuan ere ez du justifikatzen, eta bere ustez sendatzeko gai izan daiteke eta hil aurretik salbatu".

Jarraian, eztabaida interesgarri izan zuten joan zirenekin, eta Tolkienek eta Martinek justiziari buruz dituzten bi ikusmolde desberdin horiek eta emakumeek beren lanetan duten egiteko desberdina nabarmendu zituzten, bai eta beste gai batzuk ere, hala nola heriotzaren zentzua eta heriotzari buruz erabakitzeko eskubidea.

Herramientas de Contenido

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad