Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Ataungo Gau Mitologikoan 1.500 lagun elkartu dira

Larunbat gauean egin zen ekitaldi honen seigarren edizioa eta jendetza inguratu zen ibilbidean

Martes, 18 de Julio de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Ataungo gau ibilaldi mitologikoko pasarte bat.

Ataungo gau ibilaldi mitologikoko pasarte bat. (Argazkia: Andoni Mikelarena)

Galería Noticia

  • Ataungo gau ibilaldi mitologikoko pasarte bat.

ataun- Urtez urte, Ataungo Gau Ibilaldi Mitologikoak jendetza ingura-tzen du. Larunbatean ospatu zen aurtengo edizioa, eta espero bezala, ikusleek ez zuten galdu nahi izan ekitaldi berezi eta magiko hau. Horrela, 1.500 persona inguru elkartu ziren eta bi taldetan banatuta ibili ziren Agauntza errekaren ondo-ondotik doan herri bide ederrean zehar.

Ikusleek, Erraldoi Jentila, lamiak, Joxemiel Barandiaran bizi izan zen Sara etxea, Barandiaran, Eguren eta Aranzadi lehen indusketak Aralarren egiteko elkartu ziren garaia, Zegamarren eta Ataundarren arteko tirabiren ingurukoen berri eta beste hainbat gertakizun eta ipuin bizi izateko aukera izan zuten. Gainera, Torto jentila, Marimunduko bere sorginekin ere beste hainbat izaki ere bertan izan ziren beste urte bat gehiagoz. Gauaren iluntasunean zuziak eta kriseiluak hartuta, sorginen eta lamien erreinuan sartu ziren ibiltariak. Erreka ondoan zeukaten suaren inguruan, sorginek dotore dantza egin zuten, lami ederren begiradapean.

Gauerdia beteta amaitu zen San Martingo plazan, gau zirraragarria bezain magikoa. Guztira zazpi an-tzerkiz eta ikuskizunez osatutako ibilaldia izan zen, ikusleen gozamenerako. Txalo zaparrada handi batekin amaitu zen ekitaldia, eta bertaratu ziren guztiei jateko eta edatekoa eskaini zitzaien. Jentilbaratza Elkartearen izenean, ibilbidean parte hartutako jende guztiari, datorren urterako gonbidapena luzatu die eta aurten lagundu duten guztiei, esker eta zorionik beroenak eman. - M.A.

Herramientas de Contenido