Beasaingo baratzeen lur eremua egokitzen dabiltza

Lur eremuaren prestaketa, irisgarritasuna eta azpiegiturak hobetuko dituzte

M. Aranburu - Martes, 18 de Julio de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Beasaingo Estanda enpresa atzeko gunean obrak egiten ari dira dagoeneko.

Beasaingo Estanda enpresa atzeko gunean obrak egiten ari dira dagoeneko. (Argazkia: N.G.)

Galería Noticia

Beasaingo Estanda enpresa atzeko gunean obrak egiten ari dira dagoeneko.

beasain- Hasita daude dagoeneko Beasaingo Estanda lantzegiaren atzealdean baratze sozialak izateko lanak. Lehenengo fasean, lur eremuaren egokitze lanak ari dira egiten, eta horrela, bideak, erregadiorako ur deposituen kokapena, materialak gordetzeko etxolaren oinarria eta beharrezkoak diren azpiegituren prestakuntza. Aste honetan ura ekartzeko lanak egingo dituzte. Aurreikuspenen arabera, lanak irailerako amaituta egongo dira.

Guztira, 60 baratze berri sortuko dira eta heren bat arlo sozialean lanean dabiltzan elkarte eta herriko ikastetxeei utziko zaie. Herritarren artean esleituko diren baratzeei dagokionez, berriz, araudian jasota dauden irizpideen arabera egingo da. Beasaingo Udalak jakinarazi du oraindik badagoela aukera bara-tzeak eskuratu ahal izateko eta izen ematea irekita dagoela gaur arte. Interesa dutenek rosa@laiacoop.net helbidera idatzi beharko dute. Bihar bertan emango da argitara onartuen behin behineko zerrenda, eta ohiko moduan erreklamazioetarako epea pasa ondoren, uztailaren 28an behin betiko onartuen zerrenda jakinaraziko da.

Bereziki behar gehien duten giza kolektiboak eta interes berezikotzat hartzen diren pertsonen taldeak izan ditu Udalak gogoan baratze sozialen proiektu berria gauzatzerako orduan. Ikuspegi soziala ardatz hartuta, hitzarmenak Caritas-Sarea eta Ekogune fundazioekin sinatu zituen duela gutxi Aitor Aldasoro alkateak.

helburu sozialakProiektu hauen helburuak eta ardatz nagusiak honakoak izango dira: aisialdi aktiboa sustatzea, nekazaritza ekologikoa bultzatzea, erabiltzaileengan eta haurrengan naturarekiko errespetua sustatzea, gizarte talde ezberdinen arteko elkarbizitza eta harremanak bultzatu eta gizon eta emakumeen arteko proportzioak zaintzea. Horiez gain, Beasaingo baratze parkea, Ekogunearen Baratze parke sareko kide izango da eta nekazari-tza adituen aholkularitza jasoko du.

Baratze sozialen proiektuak aldaketak jasan ditu hasieratik. Lehen zirriborroan 88 baratze zeuden aurreikusita, egokia ez zen lurzoru industrialean eta aurrekontua guztira 265.431,11eurokoa zen. Oraingoan, 60 baratze aurreikusita daude Estanda lantegiaren atzealdean. Proiektuaren diseinua Ekogunek hartu du bere gain eta eremuaren egokitze lanen aurrekontua 42.000eurokoa izango da. Hala, 200.000 euro baino gehiago aurreztu dira proiektu honekin.

Últimas Noticias Multimedia