Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Esnekien mundua ezagutzeko aukera dago Orendainen

Larreta Esnekiak baserri-enpresak bisita gidatuak eta jogurtak egiteko tailerrak eskaintzen ditu

Martes, 18 de Julio de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Orendain- Esnekiak egiten ikasteko tailerra eta baserriko bizimodua ezagutzeko bisita gidatua eskaintzen Orendaingo Larreta Esnekiak baserri-enpresak. Baserritar gazteen bizimodua ezagutu, ekoitzitako produktuak dastatu eta esperientzia desberdin bat bizitzeko aukera eskaintzen dute.

2014.urterarte esne ekoizpena zen Larreta baserriaren egunerokoa. Bezeroari kalitatezko eta bertako produktu bat zuzenean eskaintzeko zuten gaitasunean sinetsita, beraien esnearekin jogurtak, gaztak eta zapore ezberdinetako izozkiak ekoizten hasi ziren. Familia negozioa izaten jarraitzen du Larretak, ekoizpen txikia duena eta produktuak mimoz egin eta merkaturatzen dituena. Baserriaren biziraupena bermatzeko apustua izan da belaunaldi berriarena eta bide horretan, bertara gerturatzen denari baserriko lanak nola egiten dituzten erakutsi elaborazio prozesua azaltzen zaie.

Era berean, benetako esnearen zaporea dastatzeko aukera ere eskaintzen dute. “Galtzen doan zaporea da, oinarrizkoa, naturala, jatorrizkoa… baserriko esnearena. Eta berarekin egindako produktuena, yogurt, gazta eta izozkiena”, adierazi dute.

Bisita gidatuak eta tailerrak euskaraz zein gaztelaniaz eskaintzen dituzte. Horretarako 4-15 laguneko taldeak osatu behar dira. Erreserbak (sei euro) Txindokiko Itzalan egin behar dira: 943 654 757. - M.S.S.

Herramientas de Contenido

Más sobre Vecinos

ir a Vecinos »

Últimas Noticias Multimedia