‘Amodiozko ipuinak’, Emakume Eskeletoak bikotearen eskutik, gaur

2017(e)ko uztailaren 19a, asteazkena - 13:30etan eguneratua

 OÑATI – Oñatiko Kalean egitarauaren baitan, gaur, Emakume Eskeletoak taldeak emanaldia eskainiko du Lazarraga lorategian, 19.00etan hasita. Amodiozko ipuinak izeneko musika eta poesia ikuskizuna aurkeztuko dute Mau Ziemkiewicz biolin-jotzaileak eta Maite Arrese ipuin kontalariak. Datorren 26an Lou Topet taldearen kontzertuarekin gozatzeko aukera egongo da Atzeko kalen (19.00). – A.D. 

Últimas Noticias Multimedia