Akanpada egingo dute bihar Torreoian

2017(e)ko uztailaren 20a, osteguna - 11:28etan eguneratua

 ZARAUTZ – Zarauzko Torreoia Bizirik taldeak urteroko akanpada antolatu du aurten ere eta biharkoa izango da haur eta gurasoak Torreoiaren inguruan elkartzeko eguna. Arratsaldeko 18.30ean elkartuko dira eta altxorraren bila eta zenbait jolas egingo dituzte bertan. Kanpin denda eta afaria eraman beharko dira, baina taldearen eskutik gosaltzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Parte hartu nahi duenak Vista Alegreko elkartera jo beharko du. – A.R. 

Más sobre Vecinos

ir a Vecinos »

Últimas Noticias Multimedia