Debako musika bandak kontzertua eskainiko du larunbatean Itziarren

2017(e)ko uztailaren 20a, osteguna - 11:30etan eguneratua

 ITZIAR – Debako musika bandak kontzertua eskainiko du larunbatean (12.30etan) Itziarko elizaren atzealdeko parkean (eguraldi txarra bada emanaldia eliza barruan egingo da). Musikariek bost pieza joko dituzte: Clarin de Fiestas (M. Turrillas), Marcha Eslava (P.I. Tchaikovsky), Kantaldia (Iñaki Urkizu), Danzón nº 2 (Arturo Márquez) eta Santana a portrait. Kontzertuaren ondoren gerturatutako guztientzako luntxa izango da. – J.L.