Esku pilota txapelketaren finalerako sarrerak doan eskuratu ahalko dira

2017(e)ko uztailaren 20a, osteguna - 11:30etan eguneratua

 AZPEITIA – Azpeitiak Euskal Herriko herriarteko esku pilota txapelketako finala jokatuko du bihar Usansoloren aurka (19.00etan Larrabetzuko frontoian). Interesatuek gaur bertan eskuratu ahalko dituzte finalerako sarrerak (eta autobuserako tiketak) doanik. Izena eman eta sarrera eskuratzeko ilunpeelkartea@gmail.com helbide elektronikora idatz daiteke. Era berean, izena Korrale eta Mugari tabernetan emateko aukera dago. – J.L.