Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Rhiain Bebb-ek Orion emanaldia eskainiko du

2017(e)ko uztailaren 20a, osteguna - 11:28etan eguneratua

ORIO – Rhiain Bebb musikari galesak bere herriko kantak joko ditu gaur, Orioko elizako zimitorioan 20.00etan hasita. Bebb musikari ezaguna da Galesen, lan handia egin duelako bertako musika, dantza eta tradizioak sustatzen. Gaurko saioan azalpenak emango ditu Galesko musikari buruz eta erabiltzen dituen musika-tresnei buruz, eta, horrez gain, Galesko errepertorio tradizionaleko piezak joko ditu harparekin eta eskusoinuarekin. – A.R. 

Herramientas de Contenido