‘Just wait’ dokumentala izango da ikusgai gaur

2017(e)ko uztailaren 20a, osteguna - 11:27etan eguneratua

 ZARAUTZ – Hotz Zarautzek antolatuta, Just wait dokumentala izango da ikusgai gaur Antoniano aretoan (19.00). Javi Juliok zuzendutako lanak errefuxiatuei buruzko istorioa kontatzen du eta zuzendaria bertan izango da dokumentalari buruz hitz egiteko. Egun, argazkilari gisa lan egiten du eta Argelia, Ukrania, Jordania eta Grezian izan da giza eskubideen aldeko lanak burutzen;bestalde, Salvamento Marítimo Humanitario-ko Iñigo Gutierrez izango da, bere erakundearen lana azaltzen. – A.R.