Hondarribia margotzeko liburua argitaratu du Arma Plaza Fundazioak

2017(e)ko uztailaren 21a, ostirala - 11:41etan eguneratua

HONDARRIBIA – Hiriko ondarea ezagutarazi eta sustatzeko helburua duen Arma Plaza Fundazioak Margotu Hondarribia liburua argitaratu berri du. Liburuak Jorge Arranz artistak egindako marrazkiak dakartza, haurrek zein helduek ere margotu ditzaten. Publikazio berriak 7 euroko prezioa du (beste euro baten truke margoak ere erantsi ahal zaizkio), Arma Plaza Zentroan salgai dago eta Foru Aldundiaren laguntza jaso du. – X.S