Karramarro Fest jaialdia egingo dute bihar desertu txikian

2017(e)ko uztailaren 21a, ostirala - 11:46etan eguneratua

ZARAUTZ – Zarauzko udako jai giroari ekarpen fresko bat egin nahian, Zarauzko DJ nerabeek Karramarro Fest jaia antolatu dute Zarauzko Udala eta Haize-Orratz gaztelekuaren laguntzarekin. Festa bihar izango da desertu txikian, 19.00etatik 23.00etara, eta herriko eta inguruetako nerabeei luzatu nahi diete gonbidapena, elkarrekin udaz eta musikaz gozatzeko. DJ Davila, DJ Imperial, DJ Avery, DJ Tub, DJ Eptty eta DJ Javi izango dira, besteak beste. – A.R.