Lore eta landareen azoka izango da bihar Zarautzen

2017(e)ko uztailaren 21a, ostirala - 11:46etan eguneratua

ZARAUTZ – Zarauzko Zigordia kaleak lore eta landareen azoka hartuko du bihar (10.00-14.00), eta bertako eta kanpoko saltzaileak izango dira lore eta landare aukera zabala eskaintzeko: barnekoak, sasoikoak, usaindunak, zuhaixkak... Bertan izango dira salgai, baita ere, landareen munduarekin harremana duten beste zenbait produktu: xaboiak, kosmetika, sendagai naturalak, haziak, sendabelarrak, lore lehorrak eta pitxiak. – A.R.