Bihar Zubietako jaiak hasiko dira eta astebetez luzatuko dira

2017(e)ko uztailaren 22a, larunbata - 13:41etan eguneratua

 USURBIL – Astelehenean 18.00etan Zubieta auzoko jaiak hasiko dira eta hilaren 31n, hurrengo astelehenean, San Inaxio egunean, amaituko dira. Ordura arte, egunero-egunero ekintzak egongo dira, ostegunean ezik: dantzaldia, bertsolari jaialdia, oilasko biltzaileak, emakumeen pala partidak, herri kirolak... 30ean, Odolaren Mintzoa eta Gozategi taldeen kontzertua izango da. Egitarau osoa: www.usurbil.eus. – A.M. 

Más sobre Vecinos

ir a Vecinos »