Pobreziari aurre egiteko 40.000 euro gehiago bideratuko dira

2017(e)ko uztailaren 22a, larunbata - 13:40etan eguneratua

HERNANI – Gizarte Larrialdietarako Laguntzak Eusko Jaurlaritzaren eskumena dira. 2017an Jaurlaritzak murrizketa bat egin dio Hernaniri eta 3.000 euro gutxiago eman dizkio (174.500 euro). Azken bi urte hauetan aldiz, eskaerak herrian %37 igo dira. Gauzak horrela, Hernaniko Udalak pobreziari aurre egiteko partidak 40.000 eurotan handitu ditu eskaerek izan duten gorakadari erantzuteko asmoz. – A.M

Últimas Noticias Multimedia