Rosa Mari Lasagak eskuratu du zedroaren porra, Aretxabaletan

2017(e)ko uztailaren 22a, larunbata - 13:54etan eguneratua

 ARETXABALETA – Felix Iñurrategi lorategiko zedroaren adina eta garaiera asmatzeko Udalak abian jarritako porrak badu irabazlea: Rosa Mari Lasaga. Zedroak 145 urte ditu eta 35,5 metroko altuera. Lasagak 100 euroko bonua irabazi du Aretxarteko dendetan gastatzeko. Parte-hartzaile guztien artean zozkatutako bertako produktuen otarra Gorka Etxezarretak jaso du. Porrarekin lortutako dirua Saharako eskoletarako materiala erosteko erabiliko dute. – A.D.